200 txirrindulari, Loinatz Probaren bila
Ibilbidea luzatu egin duten arren, azken kilometroak urterokoak dira. Mandubiako eta Olaberriako gainak erabakiorrak izango dira
Ion Lazkanoren omenezko Loinatz Probak tropel gizena izango du. 200 txirrindulari inguru irtengo dira. Klasikaren historiak –94. edizioa da aurtengoa, mailako zaharrena– eta ibilbidearen gogortasunak erakarpen indar handia dute.
Aurtengo ibilbidea luzeagoa da eta 150 kilometro osatu beharko dituzte. Halere, probaren azken kilometroak urterokoak dira. Mandubiko eta Olaberriko gainak igoko dituzte azken 20 kilometroetan. Hor hautsi zuen iaz lasterketa Pablo Garcia madrildarrak eta bakarrik helmugaratu zen.
Azkarrenak 13:00ak pasata helduko dira Nafarroa Etorbideko helmugara.