Zegaman 21.Aizkorriko Lagunen Eguna ospatu dute mendizaleek
Zegamako mendizaleek 21.Aizkorriko Lagunen Eguna ospatu dute, Aizkorrira irteera eta ohiko topa eginez.
21.Aizkorriko Lagunen Egunean Zegamako mendizaleak elkartu dira, beste behin. Goizean goiz abiatu dira Aizkorrirantz, eguzkia ateratzea orduko, goizeko 6:30etan. Zegamako Plazan jarri dute hitzordua eta bertatik abiatu dira Aizkorrirantz, ondoren berriro hara itzultzeko asmoz. Bigarren irteera bat ere ezarri dute, San Adriango Aparkalekutik abiatzen zena, goizeko 7:30etan. Hauek ere Aizkorrira joan dira, Ameztikoek lagunduta, besteak bezalaxe, eta tontorrean elkartu dira guztiak, goizeko 9:30ak aldera. Tontorrean argazkia atera dute, cava kopa eskuan topa egin ondoren. Behin menditik jetsita, herriko plazan elkartu dira guztiak berriro, sagardoa eta Eusko Labeldun hegaluzea dastatzeko. 12:30etatik 15:00etara bitartean izan dute elkarrekin jan eta edateko tartea.