Juan Kruz Igerabide idazlea Mitoaldian izango da gaur
ATAUN // Mitoaldiko hirugarren ekitaldia Juan Kruz Igerabide idazle, irakasle eta euskaltzain urgazlearekin egingo dute, gaur, Ataunen. Zazpi koloreko herensugea azken kontakizuna aurkeztuko du, mitologian oinarritua berori. Barandiaran museoan da hitzaldia, gaur 19:30ean.













