Loinatz Proba Viacheslav Ivanovek irabazi du, esprintean
BEASAIN // Ion Lazkanoren omenezko Loinatz Proba Viacheslav Ivanov irabazi zuen. Jose Marinekin batera ihes egin zuen Olaberriko azken igoeran eta garaipena buruz buru jokatu zuten. Errusiarrak aise menderatu zuen Marin, esprintean. Andrea Pietrobonek mendiko saria irabazi zuen, Iñigo Eizagirrek tarteko helmugena eta Eolo-Kometak taldekakoa.













