Karroza ibilaldian izena emateko epea zabalik da
URRETXU // Euskal Jaia egunean, irailaren 18an, karroza ibilaldian parte hartu nahi duten kuadrillek dagoeneko izena eman dezakete Aizpurunea kultur etxean. Bertako telefono zenbakia 943 03 80 88 da. Euskal Jaia Urretxuko festetako egun handia da eta azken bi urteetan ezin izan da ospatu. Udalak joan zen astean egin zuen Santa Anastasia jaiak antolatzeko lehen bilera.













