Mekanografia ikastaroa egingo dute Segurako Kzgunean
SEGURA // Kzgunean uztailean 10 orduko mekanografia ikastaroa egingo da. Bi data daude aukeran: hilaren 12tik 18ra, 11:00etatik 13:00etara, edo hilaren 19tik 26ra, ordu berean. Gehienez hiru laguneko taldeak egingo dira. Ikastaroa egin nahi dutenek izena eman behar dute uztailaren 8a baino lehen, kultura@segura.eus helbide elektronikora idatzita edo 943 80 10 06 telefonora deituta.