Udala ezkiagarrekin bilduko da auzoko obrak azaltzeko
HIRIGINTZA // Beasaingo Udalak batzar irekia antolatu du gaurko, Porteriako lanen nondik norakoak azaltzeko. Ezkiagatar guztiei dei egin diete. Bilera gaur izango da, 18:00etan, Murumendiko irakasle gelan. Uholde arriskua gutxitzeko Porteria eraikina eraitsi eta ingurua berrurbanizatuko dute.













