Afaria egingo dute itsasoarrek gaur 20:00etan Kizkitzan
ITSASO // Itsasoko Batzordeak antolatutako uztaileko agenda kulturalaren barruan, afaria izango da gaur, 20:00etan, Kizkitzan. Hilaren 15ean, aldiz, herri batzarra izango da 19:00etan, Itsasoko udaletxeko ganbara aretoan. Hilaren 16an fruitu gorrien bilketa eta prestaketa egingo dute, eta hilaren 22-23ko asteburuan Alegiako festak ospatuko dituzte.













