«Ez nentorren ondo prestatuta, baina hemen egonda dena eman beharra zegoen»
Gemma Barrabeig-rentzat (Reus, Tarragona, Herrialde Katalanak) lehen aldia zen Ehunmiletako Goierriko bi handiak lasterketan. 14:06:34ko denbora behar izan zuen katalanak 88 kilometroko ibilbidea osatu eta bigarren postua lortzeko.
Zer moduz sentitu zara?
Egia esan, ez nentorren oso prestatuta, zeren COVID-a pasatu berri dut, beraz, ezin izan dut lasterketa hau nahi bezain ongi prestatu, eta gainera, kontutan izan behar da arnasketa aparatura eragiten duen gaitza dela eta ondorioak ere uzten dituela. Hala izanda ere, eta izena emanda nuenez, pentsatu nuen parte hartzea eta ahal nuen guztia ematea, eta oso ongi atera da dena. Oso gustura nago egindako lanarekin!
Gauez egiten den lasterketa bat da G2H. Aurretik horrelako baldintzak dituen beste lasterketaren batean parte hartu duzu inoiz?
Hain juxtu, duela gutxi egin nuen antzeko beste lasterketa bat, hau, bigarrena da, beraz banekien zer zen gaua korrikan igarotzea, eta egia esan, nahiko ongi sentitu naiz, harrituta nago horregatik, zeren gustuko izaten dut paisaia-eta ikustea, erosoagoa da niretzat. Baina hala ere, ondo egin dut, eta horregatik ere gustura nago!
Eguraldi baldintzei dagokienez aproposak izan dira zuretzat?
Orokorrean ondo! Lehenengo igoeran, Txindoki eta Aralarren hotza eta haize handia ibili zen, baina orokorrean ongi ibili naiz.
Datorren urtean bueltatuko zara?
Bai, bai! Gustatuko litzaidake datorren urtean berriro hemen izatea. Jendea ikaragarri ongi portatu da, antolakuntza bikaina da, boluntarioak, ibilbidean zehar zegoen jendea,… Oso polita izan da!