Iñaki Galparsorok ez du Ordizia Rugby Elkarteko lehendakari izaten jarraituko
Galparsorok berak mezu labur baten bidez adierazi duenez "agur esateko momentua iritsi da".
Iñaki Galparsorok ez du Ordizia Rugby Elkarteko lehendakari izaten jarraituko. Hamar urte junta-kide izan ondoren, azken hirurak lehendakari karguan egin ditu. Galparsorok berak mezu labur baten bidez adierazi duenez “agur esateko momentua iritsi da”. Azalpen gehiago eman gabe, urte hauetan bidelagun izan dituen guztioi “eskerrak” eman nahi izan dizkie publikoki, eta hemendik aurrera Ordizia Rugby Elkartea gidatuko duen taldeari, “neri adinako babesa eskaini diezaiozuela opa diet”.