Kalean irakurtzeko aukera, Urretxun eta Zumarragan
URRETXU // Liburutegiek liburuak kalera aterako dituzte uztailean zehar. Zumarragan, haurrentzako eta gazteentzako bildumak, egunkariak eta aldizkariak aterako dituzte, hilaren 22a arte, Zelai Arizti parkera: astelehenetik ostiralera, 11:30etik 13:30era. Urretxun, berriz, liburutegiaren zati bat Jauregi kalera aterako dute hilaren 22a arte: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:30era.













