Mokelak irabazi du penaltietan
Ordiziako kuadrillen arteko futbol txapelketako finala jokatu dute asteburuan, Mokela eta Tzulo taldeen artean.
Larunbat goizean erabaki zen Ordiziako kuadrilla arteko futbol txapelketa. Mokela eta Tzulo taldeen artean jokatu zen finala. Lehenengoak markagailuan aurretik joan dira baina azkeneko jokaldian bana berdindu zuten Tzulokoek penaltiz. Luzapeneko 20 minutuetan golik sartu ez dutenez, penaltietan jokatu zen aurtengo txapela.