Zaldibiako festen bigarren antolaketa bilera gaur izango da
ZALDIBIA // Urriko festa nagusiak antolatzeko bigarren bilera egingo dute, gaur, Zaldibian. Lehen saioan zehaztutakoari jarraituta, egitarau zirriborroa eta festa gunearen antolakuntza izango dira ardatzak. Herri Antzokian da batzarra, 19:00etan. Izena eman behar da aurrez.













