Harizti Handi zelaiari azala aldatuko diote
Futbol zelaiko belar artifiziala berrituko du udalak datozen egunetan.
Lazkaoko Udalak Harizti Handi futbol zelaiko belardi artifiziala aldatuko du. Aste honetan dira lanean hastekoak. Zelai guztian azaleko geruza erabat berrituko dute, 130 metro luzean eta 63 metro zabalean. Joko zelaiak 100×60 dauka. Gaur egungo plastikozko tapiza 2007ko uztailean kokatu zuten. Ordu arte belar naturala zuen. Harrezkero, asko erabili izanagatik, gune batzuetan urratuta eta oro har gastatuta dagoela ebatzi du udalak, berria jartzeko. Belardi artifizial berria jartzeaz gain, ureztatzeko sistema ere berritu eta lurperatuko dute, eta futboleko ate berriak kokatuko dituzte. Lanek 224.295 euroko inbertsioa (BEZa aparte) eskatuko dute, abuztu erdira arte.