Lander Mujikak eta Aitor Otegik irabazi dute Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia
Zilarrezko ligan, Julen Zabaluak eta Vegak irabazi dute, eta brontzezkoan, Oier Mendizabalek eta Lander Iturriozek.
Lander Mujika eta Aitor Otegi izan dira Ordiziako 15. esku pilota txapelketan urrezko ligako irabazleak. 22-19 irabazi zieten Aritz Gutierrez eta Bingen Erauskinek osatutako bikoteari.
Zilarrezko ligan, Julen Zabaluak eta Vegak irabazi zuten Mikel Aizpuruaren eta Ander Galparsororen aurka. 22-11 izan zen emaitza.
Brontzezko ligan berriz, Oier Mendizabal eta Lander Iturrioz izan ziren garaile, Iker Goitia eta Ander Alberdiren aurka. 22-20 izan zen emaitza.