Etorkizuneko pilotari txapelketa bukatu da Ataunen
Etxeberria-Canseco eta Zubizarreta-Eskurza bikoteak izan dira txapelketako irabazleak.

Etxeberria-Canseco eta Zubizarreta-Eskurza bikoteek irabazi dute Ataunen II. Etorkizuneko PilotarienTxapelketa. Larunbatean jokatu zituzten finalak, Auzoeta frontoian. Lehiaketa maiatzaren 17an hasi zen, eta 32 pilotari gonbidatuk parte hartu dute: 16na aurrelari eta atzelari. Bi mailatan jokatu dute, promesak (jubenilak) eta kadeteak. Zortzi jaialdi antolatu dituzte denera.