Jon Barandiaranek gidatutako lantaldeak zuzenduko du Ordizia Rugby Elkartea
Iñaki Galparsorok zuzendari kargua utzi eta gero, Barandiaranek hartuko dio lekukoa. Jokalari izana da, eta ondo ezagutzen du kluba.
Ordizia Rugby Elkarteak zuzendaritza berria izango du. Klubak pasa den astean jakinarazi zuen Iñaki Galparsorok presidente izateari utziko ziola, hiru urteko agintaldia bete eta gero. Datorren denboraldiari begira, Jon Barandiaran buru duen lan-taldeak hartuko du klubaren gidaritza. Behin-behineko edo trantsizioko zuzendaritza izango da, denboraldian zehar zuzendaritza batzorde berri bat osatzeko asmoa azaldu baitu klubak. Jon Aranburu errugbi jokalaria izandakoa da, eta barrutik ezagutzen du Ordizia Rugby Elkartea.