Erregistro zibileko datuak jaso ditu Koldo Argandoñak
IDIAZABAL // Koldo Argandoña artxibo arakatzaileak erregistro zibil historikoko datuak banan-banan jaso ditu eta datu base bat sortu du horiekin. Hilabete luzeetako bolondres lana egin du Argandoñak. 1880 eta 1948 artean Idiazabalen 2.624 jaiotza, 428 ezkontza eta 1.638 heriotza izan ziren erregistro historikoaren arabera. Udalaren esku utzi du datu basea.













