Adaki komunikazio enpresak Dircom Ramon del Corral saria jaso du
Fagor Automation-ekin batera jaso du saria, pandemian bi enpresek elkarlanean garatu duten Open To Your World proiektuagatik.
Eider Saez, Adakiko komunikazio eta marketing digitalaren arduraduna, Andoni Larrañaga, Adakiko proiektu zuzendaria, José Perez Berdud, Fagor Automationeko CEO eta AFMko lehendakaria, Naiara Madariaga, Fagor Automationeko marketing arduraduna eta Josune Puga, Fagor Automationeko komunikazio teknikaria. Adaki eta Fagor Automation saridunak izan dira estatu mailan komunikazio kasu eta praktika onena aitortzen dituzten Dircom sarietan. Dircom Ramon del Corral saria jaso dute Krisi Komunikazioaren kategorian, pandemian elkarlanean garatutako Open To Your World proiektuagatik. Komunikazio Zuzendarien Elkartearen ekimenez antolatzen dira Dircom Ramon del Corral sariak. Espainiako komunikazioa korporatiboaren arloko praktika onenak eta kasu arrakastatsuak saritzen dituzte.
2020an pandemia hasi zenean, Fagor Automation bi produktu berriren nazioarteko merkaturatzea prestatzen zebilen: Quercus eta Series 3. Produktuak mundu osoko sektoreko hainbat azokatan aurkeztea zuten helburu, baina dena bertan behera geratu zenez, irtenbide berrien bila hasi ziren Fagor Automationeko eta Adakiko lantaldeak, kanal digitalen bidez eta zerotik hasita. Webinar-en eta herrialde bakoitzari egokitutako komunikazio eta marketin estrategia baten bidez, 9 herrialdetan aurkeztu zituzten produktu berriak: Espainian, Italian, Alemanian, Portugalen, Brasilen, Taiwanen, Japonian, Korean eta Txinan.













