Alegiko dendaren kudeaketari buruzko bilera, asteazkenean
ITSASO // Itsasoko batzordeak orain arte egindako lanak aurkezteko batzarra egin zuen aurreko ostiralean. Tartean, Alegiko dendaren kudeaketari buruzko lehen bilera noiz izango den zehaztu zuten. Dendaren kudeaketa definitzeko lanketa Gorka Egiarekin egingo da, eta horren inguruko lehen bilera asteazkenean izango da.












