Astigarretako San Gregorio ermitako erromeria, aurten bai
Pandemiak eragindako hiru urteko etenaren ondotik, aurten bueltatuko da erromeria. Igandean egingo dute festa.
Astigarreta auzoko San Gregorio ermitako erromeria etzi izango da, uztailak 24. 12:00etan meza egingo dute, eta amaitutakoan, bazkaria, bakoitzak bere kabuz eramandakoa. Arratsaldean trikitilariak eta txalapartariak izango dira, iluntzera arte. Hiru urte badira 2016.an berreskuratu zuten festa ezin izan dutela ospatu. Iaz, azken unean bertan behera utzi behar izan zuten, pandemia hazita zebilelako.