Goruntzek luzatu egin du kamiseten eta bazkari izenen epea
GABIRIA // Goruntz dantza taldeak urriaren 8an ospatuko du sortu zuteneko 50. urteurreneko ospakizuna. Egun osoko festa izango da. Antolaketako talde eragilean herenegun egin zen bilera, eta bazkarirako izena emateko eta kamisetak eskatzeko epea abuztuaren 18ra arte luzatu dute; hilabete gehiago, beraz. Google-ko galdetegia bete behar da. Urteurren eguneko goizeko ekitaldia prestatzeko lehen entsegu orokorra, bestetik, irailaren 3an, larunbata, 16:00etan izango da. Egun horretan hasiko dira aurrez eskatutako bazkariko txartelak eta kamisetak banatzen. Ordainketa momentuan egin beharko da.













