Hilaren 29ko auzolanerako izena eman behar da
ITSASO // Uztailaren 29an, 16:00etan, auzolana egingo dute itsasoarrek Alegi auzoan lursail publikoa txukuntzeko. Debrozatu, zaborra kendu eta mahaiak, aulkiak, baranda eta argiak jarriko dituzte. Aurrez izena eman behar da parte hartzeko, udaletxean, 943477790 zenbakira deituta edo udala@itsaso.eus helbidean.