Judo saioak berreskuratuko dituzte urrian
ORMAIZTEGI // Legazpi Judo taldeak Ormaiztegiko judo saioak berreskuratuko ditu urritik aurrera. Astearte eta ostegunetan izango dira. 5-7 urte artekoentzako saioak 16:30ean izango dira, eta 8-12 urte artekoentzat 17:30ean. www.judolegazpi.com webgunean eman daiteke izena, edo sare sozialetan zabaldu duten Qr kodearen bidez. Informazio gehiagorako info@judolegazpi.com helbide elektronikora idatzi behar dute interesa dutenek.













