Madalena jaiak ospatuko dituzte, gaur eta bihar, Alegiko auzotarrek
2019an ospatu zituzten azken aldiz eta bi urteko etenaren ondoren, aurten berreskuratuko dute festa giroa. Pilotalekuan gaur egingo duten afarian 167 lagunek parte hartuko dute
Ezkio-Itsasoko, Gabiriako eta Ormaiztegiko udalek antolatuta, Madalena jaiak ospatuko dituzte gaur eta bihar, Alegia auzoan, bi urteko etenaren ondoren.
Gaurkoa izango dute jaietako egun handia: Madalena eguna. Mezarekin hasiko dute eguna auzotarrek. Gauean, herri afaria egingo dute 167 lagunek, 149 helduk eta 18 haurrek, pilotalekuan. Helduek iberikoak, frijituak, hegaluzea parrilan, txerri saiheskia eta tarta degustazioa izango dute afaltzeko, eta haurrek, berriz, iberikoak, kroketak, hanburgesak eta saltxitxak parrilan eta izozkia. Herriko ekoizle eta dendariek haien produktu edo zerbitzuak eskaini dituzte sorta bat osatzeko, eta afarikoen artean zozkatuko da. Afalondorena Joselu Anaiak taldeak girotuko du, frontoian bertan. Ardo dastaketa bihar izango da. Itsasoko Ostatukoek 5 ardo ezberdinekin dastatzeko 5 pintxo berezi prestatuko dituzte. 2 euroren truke 5 ardo eta 5 pintxo banatuko dituzte.
Egitaraua
Gaur, uztailak 22
· 12:00. Meza nagusia, Izazpe abesbatzak lagunduta.
· 12:45. Hamaiketako herrikoia.
· 21:00. Herri afaria.
· Ondoren. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.Bihar, uztailak 23
· 18:30. Haurrentzako ikuskizuna Txarko pailazoarekin.
· 20:30. Ardo dastaketa.