Zekoino taldeak irabazi kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa
Mokela taldearen aurka jokatu zuten finala eta 50-49 izan zen emaitza
Zekoino taldeak irabazi du Ordiziako kuadrillen arteko 39. saskibaloi txapelketa. Mokela taldearen aurka jokatu zuten finala, atzo arratsaldean jendez bete zen Barandiaran plazan. Oso partida estua izan zen amaiera arte; 50-49 izan zen emaitza.