1936ko gerran fusilatutakoak oroituko dituzte
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2017/07/27974935593_00521f8339_b.jpg)
1936an Beasainen fusilatuen eta eraildakoen omenduko dituzte etzi, 19:00etan, monumentuan. Olerkiak, bertsoak, zuzeneko musika… izango dira, urtero legez. Historiari ere errepasoa egingo diote eta, amaitzeko, lore eta kandela eskaintza burutuko dute.
Aurten 86 urte beteko dira 1936ko Altxamendu militarraren ondorioz Beasainen 35 herritar hil zituztenetik. Beasaingo beste 16 pertsona ere hil zituzten 1942ra bitartean eta asko izan ziren kartzelan egonak, etab. 2013az geroztik, uztailaren 27an, urtero (2020a salbu birusagatik) egin izan da oroitzapen-ekitaldi bat haiek guztiak gogoratzeko, Nafarroa etorbidean, Igartzatik gertu, eraikitako monumentuan.