Asfaltatze lanak bihar hasiko dira
Oriako Pasealekua, Ezkiagako parking-a eta bere sarrera eta Dulce Maria Loinaz 12ko eremuak asfaltatuko dira
Bihar hasiko dira udako asfaltatze lanak. Oriako Pasealekua, Ezkiagako parking-a eta bere sarrera eta Dulce Maria Loinaz 12ko eremuak asfaltatuko dituzte. Izan ere, Beasaingo Udalaren arabera hauek dira premia handiena duten eremuak.
lanak UTE Amenabar Alvar González enpresari esleitu zitzaion 51.767,29 € (+ BEZ) prezioan. Abuztuaren 5ean amaitzea espero dute