CAFen eskari zorroa, gero eta beteagoa
CAFek bi eskari jaso dituela iragarri du. Bi proiektuen zenbateko osoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da

CAFek Atenasetik eta Sevillatik (Espainia) eskari bana jaso du. Bi proiektuen zenbateko osoa 100 milioi euro baino gehiagokoa dela zehaztu du Beasaingo multinazionalak.
Greziako hiriburuko metroko 1 linean dabiltzan hamalau unitateak zaharberritu beharko ditu. Proiektuaren lizitazio-aurrekontua 70 milioi eurokoa da eta horixe izango da enpresak Grezian lortu duen lehen kontratu esanguratsuena. Unitateak 1983 eta 1985 urteen artean jarri zituzten zirkulazioan eta kontratuaren helburua da beste 25 urtez modu eragingarrian opera dezaten unitateak berritzea. 34 hilabeteko gauzatze-epea adostu dute.
Sevillako metroko lau trenak CAFek ekoitzitakoak dira. Txiki gelditu dira eta beste bi eskatu dizkiete. Gainera, hurrengo 30 urteetako mantentze lanez ere CAF arduratuko da.