Giro ederra Ordiziako Klasikoaren hasieran
Martxan da Ordiziako 99. Txirrindularitza Klasikoa. Ohitura den moduan, gaupasaz zebiltzan gazteek girotu dute txirrindulariek izena emateko unea.
Goizeko lehen ordutik, txirrindularitza eta festa giroak bat egin dute Ordizian, 99. Klasikoa hasi aurreko orduetan. Txirrindulariak Barandiaran plazan egin dute ohiko izen-emate eta aurkezpen ekitaldia, eta ohitura jarraituz, gaupasa eginda zebilen gazte talde batek animatu du giroa. Lasterketa zuzenean jarrai daiteke, lotura honetan.