Atzoko erasoa lapurreta izan zela zehaztu du Itaiak
Goizean bortxaketa izan dela salatu badute ere, arratsaldean lapurrera izan dela argitu dute. Itaiak kontzentrazioari eutsi dio, gogoz kontra egindako eraso oro bortxaketa dela argudiatuta; Koordinadora feminista bereizi egin da
Goierriko Itaiak goizean egindako salaketa aldatu du eta lapurreta izan dela zehaztu du. Halere, 19:00etan Arboledako kontzentrazioari eutsi diote, “lapurretak indarkeria matxista zantzuak” dituelako eta “bortxaketa bat baita bortxaz egindako ekintza oro”.
Koordinadora feministak, aldiz, atzera egin du. Egunean zehar deialdira batu da eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete baina informazioa ezagutu ahala bereizi egin dira. Gainera, familiak elkarretaratzerik ez egiteko eskatu du.
Itaiak ohar bat kaleratu du jazotakoa azaltzeko. “ahoz aho ibili den erasoaren desitxuraketak etorkizunean eman daitezkeen bestelako eraso batzuk ere zalantzan jartzea ekar dezake. Horregatik, zurrumurru eta morbo ororen gainetik, indarkeria matxista kasuek dagokien trataera politikoa eta serioa eskatzen dute, zehaztu dute.