Ordiziako zaindariaren eguna ospatzen ari dira gaur
Herriko zaindariaren irudia prozesioan atera dute, eta jarraian, soka-dantza egin dute udal agintariek.

Ordiziako jaietako egun handia ospatzen ari dira, Santa Ana zaindariaren eguna baita gaur. Goizean ospatu den mezaren ondoren, herriko zaindaria prozesioan atera dute herritarrek, Irungo bandaren laguntzarekin. Jarraian, agintariek soka-dantza egin dute Plaza Nagusian. Adur Ezenarro alkatea izan da aurreskua, eta Lander Mujika zinegotzia, atzeskua. Hona hemen, goizeko argazki sorta bat.