Alegian auzolana egingo dute etzi elkartearen atarian
ITSASO // Alegiako elkartearen eraikinerako proiektu bat lantzen hasiko da udal arkitektoa deialdi berrietarako prest izateko. Ondoko lur saila publikoa denez, Itsasoko udal batzordeak auzolan berezia antolatu du ostiralerako. 16:00etan elkartuko dira, eta ingurua txukundu ondoren, mahaiak eta aulkiak jarriko dira aisialdirako, elkartekideek nahiz edonork erabiltzeko.













