Ataunen bigarren organo kontzertua, abuztuaren 7an
ATAUN // Ataungo Organo Barrokoaren 14. Nazioarteko Jaialdia igandean hasi zen, Tourseko San Martin elizan. Diziplina ugaritako musikariek kontzertua egin zuten, iluntzean. Gerardo Rifon organista, Lucia Gomez mezzosopranoa, eta herriko Eneko Dorronsoro soinu jotzailea eta Eate abesbatza aritu ziren. Bigarren kontzertua abuztuaren 7an da, igandea, 12:00etan. Brett Leighton organista australiarrak joko du.













