Haitz Urrestarazuk brontzea kolkoratu du Espainiakoan
Haitz Urrestarazu Larrea ataundarrak brontzezko domina irabazi du asteburuan jokatu den hamasei urtez azpikoen Espainiako Atletismo Txapelketan, Avilesen (Asturias, Espainia). 1.000 metroko proban hirugarren izan da, eta Gipuzkoako 16 urtez azpikoen errekorra ere hautsi du bere denborarekin: 2:34,56 minutu. Txindoki Jaso Atletismo Taldeko atleta da Urrestarazu.