Orkrestra elektro-txaranga bihar, abuztuko ekitaldiei bidea uzteko
Maizpideko udako ikastaroen egitarauak bihar du uztaileko azken ekitaldia. Abuztuan eta irailean ere ekitaldi gehiago izango dira.
Maizpide euskaltegiaren 48. Udako Ikastaroak bigarren hamabostaldian dira, eta horiekin batera kultura egitaraua ere ari dira garatzen. Uztaileko azkeneko ekitaldia bihar izango da. Orkresta elektro-txarangak alaituko ditu Lazkaoko kaleak, plazatik 18:30ean abiatuta.
Hurrena, abuztuan izango dira emanaldiak. Guztira, lau ekitaldi prestatu ditu Maizpidek datorren hilerako. Abuztuaren 5ean, ostirala, Bentazaharreko Mutiko Alaiak talde goierritarrarekin kantu-jira egingo dute, 18:30ean euskaltegitik irtenda.
Jose Kruz Gurrutxaga aktorea gonbidatuko dute abuztuaren 10ean, Arranopola bakarrizketa egiteko (euskaltegian, 18:30ean).
Kale giroan jarraitzera
Hurrengo bi saioak ere herrian barrena ikusi eta gozatu ahalko dira: Patxi Perez eta Konpainia dantza taldearen saioa abuztuaren 19an (plazan, 18:30); eta trikitilariekin eta bertsolariekin poteoa abuztuaren 25ean.