Ordiziako euskal jaietarako herri kiroletako izen-ematea martxan
Emaneurre Taldea Ordiziako euskal jaietako Herri Kirolak antolatzen hasi da iada eta izena emateko irizpideak argitaratu dituzte.
Ordiziako Euskal Jaiak bueltan datoz aurtengo irailean eta ordiziarrak iada prestatzen ari dira. Emaneurre Taldeak sare sozialetan adierazi duenaren arabera, iada hasi dira antolatzen Ordiziako Euskal Jaietako Herri Kiroletako txapelketak eta izen-emate epea irekita dago. Aurten ere, beste urteetan bezala, 20 taldek parte hartu ahal izango dute gehienez eta talde bakoitza 8 pertsonakoa izango da. 80€ ordaindu beharko dituzte taldeek; ordainketa honek izen-ematea eta bazkaria barne-hartzen ditu. Izena emateko ondorengo irizpideak jarraitu beharko dituzte taldeek:
- Osatu 8 laguneko taldea eta idatzi emaneurretaldea@gmial.com helbidera taldearen izena eta arduradunaren datuak (izen abizenak eta telefonoa).
- 80€-ko ordainketa (izen-ematea + bazkaria) egin ondorengo kontu korrontera: ES59 2095 5073 011063785298