Bikuña Kiroldegian mantenu lanak
Legazpiko Bikuña Kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 15etik 18ra mantenu lanak direla eta.
Legazpiko Udalak adierazi duenaren arabera, Bikuña Kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 15etik 18ra bitartean mantenu lanak direla eta. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritakoa betez, Legionellaren prebentziorako tratamendua egingo da kiroldegi osoan zehar eta ondorioz, instalazioak ez dira erabilgarri egongo herritarrentzat. Mantenu lan hauek aurrera eramateko igerileku txikia hustuko da eta garbitu ondoren irekiko dira bi igerilekuak berriro. Igerileku handiaren txanda urte amaieran izango da; orduan egingo da igerileku handiaren mantenurako beharrezkoa.