Badatoz Zegamako San Bartolome jaiak
Abuztuaren 23an emango diete hasiera Zegamako San Bartolome jaiei, mozorro egunarekin, eta abuztuaren 28an amaituko dira, beleari adio esanez. Egitarau bikaina osatu dute zegamarrek.
Etenaldi luzearen ondoren, udako jai guztiak izan ditugu aurten bueltan eta Zegamako San Bartolome jaiak ere iritsi dira iada. Abuztuaren 23an emango diete hasiera jaiari eta bost egunetan zehar egitarau bikaina izango dute zegamarrek jaiez gozatzeko. Musika eskaintza, bazkari zein afariak, haurrentzako egitarauak, kirola… Hainbat ekintza desberdin uztartuko dituzte jaietan herriko jende guztiak ondo pasa dezan; haur zein heldu, gazte zein adineko. Hau izango da 2022ko Zegamako San Bartolome jaietako egitaraua:
Abuztuak 23 (Astartea) · Mozorro eguna
- 9:30 Herritarren arteko txirrindu proba (2-13 urte bitartekoentzat) eta Jabier Berasategiren omenezko XXIII. L. Apeaderora Igoera (14 urtetik gorakoentzat) Elkartu Nahi txirrindulari elkartearen laguntzarekin.
- 11:45 Koadrillak mozorroturik plazan elkartzea Iraunkorrak txarangarekin
- 12:00 “Belearen Jaitsiera”, Pregoia, txupina bota eta jaietako zapia jartzea.
- 14:00 Koadrillen bazkaria Elizondo Plazan.
- 17:00 Bezpera nagusiak San Bartolome ermitan
- 17:30 Herritarrentzat Bolo-Jokoa. Herriko agintariek emango diote hasiera txapelketari
- 18:00 XLIII. Zegamako Futbito txapelketako finala
- 19:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira Iraunkorrak txarangarekin
- 20:15 Mozorroen sari-banaketa. Mozorroen lehiaketan bi sari: a) 18urtetik beherakoentzat ; b) 18 urtetik gorakoentzat
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00 IRATZAR taldearekin erromeria plazan
Abuztuak 24 (Asteazkena) · San Bartolome eguna eta Gazte eguna
- 10:00 Zegamako txistularien goiz eresia
- 11:00 Prozesioa San Bartolome ermitatik Parrokira eta Meza Nagusia
- 12:30 Sokadantza herriko agintarien eskutik
- 13:15 2019ko San Bartolome egunetik 2022ko San Bartolome egunera bitartean jaiotako haurrei ongi-etorria
- 13:30 Tobera Musika Eskolako dantza taldearen dantza-saioa herriko plazan.
- Dantzak: Agurra/Txulalai/San Petit/Bolant dantza/Kaskarot/Banakoa/Zinta-dantza/Fandangoa eta Arin-arina
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00 Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean
- 17:00 Apar-jaia Kultur Etxeko plazan
- 18:00 Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan
- 19:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin
- 19:30-21:30 Poteoa Zuttik elektrotxarangarekin
- 21:3o XVI. Gazte Adaria Gazte Herexa elkarteak antolatuta
- 00:00-03:00 DISNOKTIA DJarekin dantzaldia plazan
Abuztuak 25 (Osteguna) · San Bartolome bigarrena eta umeen eguna
- 10:00 Urteko hildakoen Meza San Bartolome ermitan
- 11:00 Haur jolasak Kultur Etxeko plazan eta amaitzean sari banaketa
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00 Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean
- 13:30 Bertsolarien lehen saioa: Andoni Egaña, A.M. Peñagarikano eta Oihana Iguaran. Jai-jartzailea: Amaia Agirre
- 14:30 Bertso-bazkaria Ostatun
- 16:00 Plater-tiroa Ugarmintako kanteran Karraztarro Elkarteak antolatuta
- 17:00 “Bonba bat naiz” ikuskizuna Kultur Etxeko plazan Bea Larrañagaren eskutik
- 18:00 Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupean
- 19:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Albokariekin
- 21:30 Herri afaria
- 21:00-22:00 eta 23:00-03:00 JOSELU ANAIAK taldearekin erromeria plazan
Abuztuak 26 (Ostirala) · Ez deskantsu eguna (Zegmako Gazte Herexa)
- 18:30 Txoznen irekiera
- 19:00 Mojito lehiaketa
Abuztuak 27 (Larunbata) · Kuadrillen eguna
- 11:00 Herritarren arteko Toka txapelketa. Izen-ematea: 11:00-12:30
- 13:00 Kuadrillak plazan elkartean Joselontxos txarangarekin eta kalejira
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00 Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean
- 14:30 Kuadrillen arteko bazkaria Joselontxos txarangarekin Aitxuri Herri Eskolako patioan
- 16:00-19:30 Puzgarriak Elizondoko plazan
- 17:00 Kudrilla arteko olinpiadak Aitxuri Herri Eskolako patioan
- 19:30 Kuadrillen kalejira buruhandi eta erraldoiekin batera Joselontxos Txarangarekin
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00 LEHIAN taldearekin erromeria plazan
- 03:00 DJ Tintz
Abuztuak 28 (Igandea)
- 10:00-11:30 Probintziko bolo txapelketa Txarapeko bolalekuan
- 10:00 Elkarteen arteko paella lehiaketa, eskolako patioan
- 11:30 Herri Kirolak Kultur Etxeko plazan
- 13:00 Paella lehiaketako sari banaketa eta ondoren paella dastatzea
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00 Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean
- 17:00 “Kale Gorrian” antzerkia Jose Maiora Plazan. Barsanti Ikuskizunak taldearen eskutik
- 19:00 Sardina-jana eta sagardo-dastaketa kultur etxeko plazan
- 19:30 Buruhandiak herriko plazan Tobera Musika Eskolako trikitilariekin
- 22:45 “Adio Beleari” prozesioaren hasiera Askatasunaren Etorbidetik abiatuta
- 23:00 Adio Beleari