Abuztuaren 23tik 28ra izango dituzte Bartolome Deunaren jaiak Itsason. Kirola, antzerkia, musika eskaintza eta beste hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu dute.
Abuztuaren 23an emango diete hasiera Zegamako San Bartolome jaiei, mozorro egunarekin, eta abuztuaren 28an amaituko dira, beleari adio esanez. Egitarau bikaina osatu dute zegamarrek.
Atzo azken aurreko lagunartekoa izan zuen Beasain KE-ko lehen taldeak, DF Deustoren aurka eta berdinketan amaitu zen partida. Hurrengo astean triagularra izango dute Real C eta Lagun Onak taldeekin batera, denboraldia hasi aurretiko azken lagunartekoan.
XVIII. Izalgo Garagardo Festa egingo dute idiazabaldarrek irailaren 1etik 3ra bitartean 18:00etatik aurrera, kiroldegian.