Beasain KE denboraldiari hasiera emateko pausu gutxira
Atzo azken aurreko lagunartekoa izan zuen Beasain KE-ko lehen taldeak, DF Deustoren aurka eta berdinketan amaitu zen partida. Hurrengo astean triagularra izango dute Real C eta Lagun Onak taldeekin batera, denboraldia hasi aurretiko azken lagunartekoan.
Denboraldia hasi aurretik, Beasain KE-ko bigarren B mailako taldeak lagunarteko ugari jokatu ditu uztaileko azken astetik gaurdaino. Atzo izan zuen azken aurrena, CF Deustoren aurka eta berdinketan amaitu zen partida, 0-0. Hala ere, txuri-urdinek ez dute aurredenboraldi samurra izan, izan ere, jokatutako partidetatik bat bera ere ez dute irabazi. Hiru partidatan berdinketa lortu dute eta beste bi partida galdu dituzte. Hala geratu dira oraingoz aurredenboraldiko emaitzak:
- 2022/07/30 Sanse 0 – 0 Beasain KE
- 2022/08/03 Beasain KE 1 – 3 CF Vitoria
- 2022/08/10 Real Union Club 2 – 1 Beasain KE
- 2022/08/17 Beasain KE 1 – 1 Pasaia KE
- 2022/08/20 Beasain KE 0 – 0 CF Deusto
Datorren astean txapelketa hirukoitza dauka Beasain KE taldeak, Real C eta Lagun Onakekin batera. Abuztuaren 27an jokatuko da Garmendipen eta ondorengoa izango da ordutegia:
- 10:00 CD Lagun Onak – Beasain KE
- 11:00 Real C – Beasain KE
- 12:00 Lagun Onak – Real C