Itsasoko Bartolome Deunaren jaiak bueltan dira
Abuztuaren 23tik 28ra izango dituzte Bartolome Deunaren jaiak Itsason. Kirola, antzerkia, musika eskaintza eta beste hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu dute.
San Bartolome jaiak badatoz Itsason. Abuztuaren 23an emango diete jaiei hasiera eta zenbait ekintza egingo dituzte ondorengo egunetan, hala nola, paella lehiaketa, bizikleta trabesia, musika eskaintza, antzerki ikuskizunak, herriko produktuen azoka… Hau izango da Itsasoko jaietako 2022ko egitaraua:
Abuztuak 23 (Asteartea)
- 18:00 Pilota Express elizatarian
- 21:oo Herri Afaria BAT 2TAN taldeak alaitua (Maddalen Arzallus eta Arkaitz Allur)
Abuztuak 24 (Asteazkena)
- 12:00 Meza Nagusia
- 13:00 Toka lehiaketa herrikoia
- 18:00 Ume jolasak eta txokolatada
- 19:15 Amesgile ipun kontaketa
- 21:00 Zahagi-ardoa eta Petti-ren musika emanaldia
Abuztuak 26 (Ostirala)
- 21:00 Parrillada festa
- 22:30 Iñigo Etxenike DJ-a
Abuztuak 27 (Larunbata)
- 16:30 Mendi bizikleta trabesia
- 19:30 Paella lehiaketa herrikoia
- 23:00 Alaiki taldea
Abuztuak 28 (Igandea)
- 11:00 Hilerrian meza
- 12:00 Herriko produktuen azoka
- 13:00 Herriko ondareari buruzko emanaldia (Iturriak I)