Alex Aranburu Limousingo Tourrean garaile
Movistar taldeko Alex Aranburu ezkiotar txirrindulariak Limousingo 55. Tourra irabazi zuen, Akitania Berrian, Frantzian. Lau etapako itzulia da, eta horietako bigarrena esprintean irabazi eta gero jantzi zuen maillot horia soinean, eta bukaerara arte segitu zuen lidertzan. Etapak eta egun bakarreko probak bai, baina irabazi duen lehen itzulia da Limousingoa.













