Etenik gabeko bost egun, gazteen bilgune
Gabirian, abuztuaren 13tik 17ra, bost egun geratu gabe izan zituzten. Bereziki jendetsuak izan ziren gauetako kontzertuak 13an, 14an eta 16an. Goierriko gazteriaren abuztuko modako elkargune papera indartu du.
Kanpotarrentzat bezainbeste gozagai zuten jaiek herritarrentzat. Pregoia Goruntzek eta Osinalde bertso sariketaren sortzaileek egin dute. Txirrindulari karrera Jokin Matxinandiarenak (11:17) eta Naiara Peñagarikanok (16:58) irabazi zuten, 15ean. 54 txirrindulari igo ziren Ormaiztegitik. Herri kirol erakustaldi ikusgarria berreskuratu dute, bestetik, gazteek.
Bola eta toka lehiaketa orokorretan, Joxe Maiz eta Jose Antonio Amundarain txapeldun. Lehiaketa herrikoietan Joxean Ormazabal (bolak), Felix Maiz (toka) eta Haritz Maiz (tiragoma). Sagardo dastaketarekin batera, txistor lehiaketan herriko sei harakinek parte hartu zuten; Paulo Muruaren harategiak irabazi du saria. Mozorro festan, 9 kuadrilla koloretsu.













