Gallarta ingurura txangoa antolatu du Adinetxe elkarteak
IDIAZABAL // Adinetxe jubilatuen elkarteak irailaren 14rako txangoa antolatu du. 09:00etan aterako dira eliza aurreko autobus geltokitik, Gallartako (Bizkaia) meatze museora joateko. Bidean, Ugaldebietan geldituko dira. Museoa ikusi ondoren, Zugaztietan bazkalduko dute. Irailaren 5ean edo 6an eman behar da izena, 18:00etatik, 19:00etara. Bazkideek 25 euro ordaindu behar dute, eta besteek 35 euro.













