Eremu publikoetako argiteria aldatzen ari dira Zaldibian
ZALDIBIA // Eraginkortasun energikoaren bidean urratsak egiteko, Zaldibiako Udalak herriko toki batzuetako argiak aldatu ditu. Led teknologiadun fokuak jarri dituzte. Lehengo astean, plazako Toki-Alai frontoian 400 watteko foku zaharrak kendu eta led erako 196koak jarri zituzten, eta herenegun Lardizabal eskolaren alboko futbito kantxakoak. Resti pilotalekukoen txanda izango da orain.













