Espaloiak konpontzen ari da udala
Udazkenean zuhaitzak landatuko dituzte Arretxe aurreko eta Mujika aurreko eremuetan.
Egoera txarrean zeuden herriko bi eremutako espaloiak konpontzeko lanak martxan dira. Abuztuaren 17an hasi ziren Arretxe aurreko eta Mujika jatetxe pareko espaloietako zuhaitzak kentzen, ondoren espaloia berritzeko. Zuhaitzen zuztarren eraginez altxatuta zeuden. Oraindik konpontzeko lanean dabiltza. Datorren astearen amaieran bukatzea aurreikusi du udalak. Obra bukatuta, zuhaitz berriak landatuko dituzte udazkenean.