Jon Plazaola, ETBren telesail berriko protagonista
Orain hasi dira telesaila grabatzen eta 2023an emitituko dute. Nerea Garmendia beasaindarrak eta Aritz Kortabarria zumarragarrak ere parte hartuko dute.
EITB euskarazko fikzio berri bat ari da prestatzen eta protagonistetako bat da Jon Plazaola aktore urretxuarra. Harekin batera, Nerea Garmendia beasaindarrak eta Aritz Kortabarria zumarragarrak ere parte hartuko dute.
Gaur hasi dira telesaila grabatzen. Surf eskola batean girotuta, Plazaola eta Garmendiarekin batera, Nerea Mazo, Itziar Atienza eta Jon Mendia aktoreek osatzen dute aktore talde nagusia.
Ebak (Nerea Mazo) 17 urte ditu eta Mexikon bizi da. Ama hildakoan, baina, Euskadiko kostaldeko herri batera joan beharko da bizitzera, ezagutzen ez duen Mikel (Jon Plazaola) aitarekin. Surf txapeldun ohia da Mikel, eta egun surf eskola bat dauka. Elkarren artean ezberdinak izan arren, bata bestearekin moldatzen ikasi beharko dute. Kortabarria, berriz, Urko izeneko surflaria da: Mikelen (Plazaolaren) seme pontekoa.
K2000 (The Mediapro Studio) ekoiztetxeak sortu du fikzio berria, eta Antonio Diaz Huerta da zuzendaria. Besteak beste, Estoy Vivo (RTVE), Noche de chicas (Disney+) eta El Internado (Antena 3) telesailak eta Gallo dokumentala zuzendu ditu aurretik.
Lan berriak zortzi atal izango ditu, eta 2023an estreinatuko da.