Urritik aurrera erabilgarri egongo da Ezkioko gimnasioa
EZKIO // Mediku etxeko bigarren solairuan gimnasioa egokitu du udalak. Irailean hilabeteko probaldia egingo dute eta ondoren irekiko da behin-betikoz. Zerbitzua erabiltzeko bazkide izan beharko dute erabiltzaileek, eskaera udaletxean egin beharko dute eta Ezkio-Itsason erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Hezitzaile bat egongo da gimnasioan. Astelehenetatik igandera egongo da irekita, egun osoz. Sarrera giltza elektroniko bat izango da. Bakoitzak izerdia kentzeko toaila eraman beharko du.













