Joseba Lopez gasteiztarrak irabazi du Zegamako San Bartolome txirrindulari proba
Gaur goizean 90. San Bartolome saria jokatu da Zegaman. Lehendakari Txapelketako proba hau Caja Rural taldeko Joseba Lopez gasteiztarrak irabazi du. Talde txiki batean heldu da eta bera nagusitu da esprintean. Lopez Espainiako txapelduna da. Bigarren postuan Edgar Cadena sailkatu da. Telcom taldeko Cadena Mexikoko txapelduna da. Hirugarren postuan, berriz, Caja Rural taldeko Mulu Hailemichael sailkatu da. Mendiko saria Laboral Kutxa taldeko Iñaki Muruak irabazi du eta taldekakoa Caja Ruralek. Lehendakari txapelketako liderrari dagokion mailota Haidemichaelek jantzi du.
Bihar, Beasainen, 41. Beasain proba klasikoa jokatuko da. Gazte mailako txirrindulari onenek parte hartuko dute. Txirrindulariak 10:30ean abiatuko dira Nafarroa hiribidetik eta 13:20ak aldera iritsiko dira toki berera.